Zelaieta artzain gaztak gutxienez bi hilabeteko helduera du. Egiteko, gure ardi latxen esne gordina baino ez dugu erabiltzen.
Bi gazta mota saltzen ditugu, lehena Orendaingo gaztandegian egiten duguna da, bertakoa deitzen diogu; bestea udan Txindoki mendiko larre garaietan artaldea daukagunean egiten dugun gazta da, eta mendiko gazta deitzen diogu. Azken gazta mota hau ez da abuztura arte merkaturatzen.
Idiazabal jatorri-deiturako ardi-gazta eta Artzai Gazta bi neurritan egiten ditugu: 1.500kg-koak eta 1.200kg-koak.
Hiru aurkezpenetan zerbitzatzen dugu: osoa, erdiak eta laurdenak.
JOSE ANTONIO GARMENDIA Y OTROS S.C. Eskubide guztiak gordeta